ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Hiriburutza

Hiriburutza

Hiriburutzari buruzko beste atal batzuk

Gipuzkoako hiriburuaren izendapenak hainbat gorabehera historiko jasan izan ditu lurralde historikoaren erakunde-egitura foralaren ondorioz.Hiriburuaren izendapena beti korrejidoreak bizilekutzat zuen hiribilduari lotuta egon da; koroak izendatzen zuen eta bertan ospatzen ziren Batzar Nagusiak.

 

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen bilera asanblearioei buruzko lehendabiziko berri dokumentatutak XIII. mendeko bigarren erdikoak dira, baina horrek ez du esan nahi aipamen horiek askoz lehenagoko ospakizunen memoria jasotzen ez dutenik. Ezagutzen dugun lehendabiziko aipamena Arriagako Kofradia arabarraz mintzo da eta 1258koa da.

 

Gipuzkoa 1200. urtean Gaztelako koroari atxiki zitzaion, Alfontso VIII.ak Gasteizko hiriari egindako setio armatu eta odoltsuaren ondoren, eta hiri honen bizitza ordutik aurrera Gaztelaren eremuan garatuko da. Gipuzkoako udal-bizitzan eragina izango du Gaztelako udal-esparruak, bere udal- eta errege-agintariekin. Aldi berean, Gipuzkoako udalek fundatu zirenetik hartzen duten errealitate foralaren eragina dute, Jaca-Lizarra-Donostiako forua edo Logroño-Gasteiz-Arrasateko forua. Nabarmentzekoa da halaber Geografiaren elkarrekintza irudi juridiko eta historikoak modelatzerakoan. Geografiak zehazten du fundatzekoa den hiribildu gipuzkoarra foru baten edo bestearen esparruan geratzea. Hiribildu bakoitzaren Geografiak itsas trafikoaren, lurreko garraioaren, produktuen inportazio edo esportazioaren ondorioz, udal-erakunde jakin batzuk sortzera behartuko du.

 

Gipuzkoaren lurralde-egituraketa bere gorenera iritsiko da XIV. mendean, Gipuzkoako Ermandadea sagaratzean. Ermandadearen Koadernoek Gipuzkoako ohiturazko zuzenbide publikoaren arauak jaso zituzten. Arocenak dio (Arocena, 1964: 166) lege-prozedurak jatorriz usadioak eta ohiturak izan zirela. Tolosako Batzarretan 1375ean Ermandadeko alkateak sortu ziren eta idatzizko legeriaren oinarriak jarri ziren.

 

Batzarretan, nagusietan nahiz partikularretan, bildutako Gipuzkoako Ermandadeaz gain, korrejidorearen irudia nabarmentzen da, Koroak izendatutako funtzionarioa. Korrejidorearen eskumen jurisdikzionalak apelazio zibil eta kriminaleko auzitegi batenak bezalakoak ziren, eta politikoak, berriz, Batzar Nagusietara erregearen ordezkari gisa agertzea, horietan koroaren eskubide eta eskumenen aurkako ezer eztabaidatzen ez zela ziurtatzeko helburu nagusiarekin.

 

Bere izaera letratua, doktorea edo lizentziatua zen, zaldun edo kapareen leinukoa, foruaren arabera. "Gasteizko Forua" (II. tit., II. legea). Funtzionario hori Gaztelako koroaren barruan sartu zen garaikoa da. Korrejidorea Gipuzkoan eta Bizkaian erregearen ordezkari zuzenena zen. Enrike II, Enrike IV, Fernando Katolikoa eta Carlos V.a enperadorearen hainbat xedapen eta zeduletan jasotzen da Gipuzkoa "berak eskatuta eta bere nahia den bitartean, eta ez beste modu batean, korrejidore eta epaile unibertsal bat izango du, jurisdikzio zibil eta kriminal altu eta baxua, inperio soila eta mistoa dituena, Erregeak emana"; baina 1480tik aurrera korrejidorea iraunkorra izan zen eta pertsona bera karguan hiru urtez egon zitekeen.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.