ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Geografiaren beste atal batzuk
Gipuzkoa Euskal Autonomi Erkidegoa osatzen duten lurralde historikoetatik txikiena da. Iparrean Kantauri itsasoarekin egiten du muga, hegoaldean, Araba eta Nafarroarekin, mendebaldean, Bizkaia eta Arabarekin eta ekialdean, Nafarroarekin eta Pyrénées Atlantiques departamentu frantsesarekin, non Lapurdiko lurralde historikoa dagoen. Bidasoa ibaia kilometro batzuetan zehar frantziar estatuarekiko muga da.
KOORDENADA GEOGRAFIKOAK
Latitudea
Longitudea
Iturria: Institutu Geografiko Nazionala
Gipuzkoaren mapa fisikoa
Bere kokapen latitudinala, eremu epelean bete-betean, eta itsasoari irekita egotea bere ingurune fisikoa baloratzerakoan faktore erabakigarriak dira eta horrek Gipuzkoa gehienbat ozeanikoa den lurralde bilakatzen du, ipar-mendebaldeko Europaren antz handiagoa izanik penintsulako lurren gehiengoarena baino.
Bere azalera 1.980 Km²-koa da eta biztanleria 688.708 pertsonakoa (2005. urtean); horrek esan nahi du biztanle-dentsitatea 359 biztanle kilometro karratukoa dela 88 udalerritan.
Bere mugek 306 km-ko luzera dute, horietatik 212 Km lurra dira eta 94 km kosta. (Iturria: Institutu Geografiko Nazionala)
ORRI-OINA: