ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Geografiaren beste atal batzuk
Gipuzkoako itsasertzean isurtzen duen arroak Araba, Bizkaia eta Nafarroako lurraldeak hartzen ditu; beraz, azalera guztira 2.763 km²-koa da.
Gipuzkoako ibaiek kostarekiko eta tolestura-ardatzekiko norabide perpendikularra hartzen dute eta horrekin batera, uren banalerroaren eta itsasoaren artean duen gertutasunak argitzen du dituen ibilbide laburrak eta prezipitazioekin alderatuta daraman emari txikia.
Ibaietako maldak handiak dira, goiko tarteetan 25 milako desnibelak izan ditzakete, beraz, higadura-lan handia dute.
Prezipitazio-erregimenaren ondorioz, bere emariak ez dira handiak baina bai etengabeak. Euri-elur erregimenaren agerpen txiki batzuk alde batera utzita (Pirinioetan sortzen direnetan), nagusiki plubial ozeanikoa da.
Gipuzkoako ibaien eta ibarren mapa
Prezipitazioen garrantzia kontuan hartuta, hidrografia-sarea oso trinkoa da. Ibai garrantzitsuenen ertzetan, sare angeluar bat antzematen da, non adarrak gutxi gorabehera angelu zuzenean sartzen diren; hori azaltzeko horren egitura geomorfologikoa eta bertan dauden failak aztertu behar dira.
Oro har, Gipuzkoako ibai-sarea dendritikoa, zuhaitz-formakoa edo zuhaizkara dela esan daiteke.
Ibairik garrantzitsuenak, bere luzera eta emaria kontuan izanik, ondokoak dira: Oria, Deba, Urola eta Uru
Oria. Emaritsuena eta luzeena (66 km) da. Aizkorri eta Santa Barbara mendietatik jaisten diren errekek bat egitean jaiotzen da. Orientazioa SW.NE. da Zegamatik Lasarteraino, hemen mendebalderantz desbideratzen da Orion itsasoratzeko. Beasaindik Tolosara bitartean egiten duen ibilbidean Aralar mendikatetik datozen urak jasotzen ditu adarren bitartez: Agauntza, Amundarain, Amezketa eta Araxes; Andoainen Leitzaran batzen da. Soilik hasierako tartean eta Beasaineraino, desnibel esanguratsuan ditu; Usurbildik aurrera, poliki-poliki doa bihurgune zabalak osatuz.
Deba. Bere luzera 54 km-koa da eta bere ibilbidea Gipuzkoako mendebaldean kokatzen da; hegoaldetik iparralderantz egiten du. Arabarekiko mugan jaiotzen da, Arlaban mendatean. Bi ertzetatik jasotzen dituen adarrei esker, batez ere Arantzazuri, bere emaria asko handitzen da. Ibai horrekin bat egiten duenetik, haran estu batean sartzen da eta Bergaran berriro ere ireki egiten da. Debara iritsi eta bertan itsasoratu baino lehen, ibaia berriro ere mendi garaien artean sartzen da.
Urola. Bere arroa 343 km² -koa da eta bere luzera, 55 km-koa. Aizkorriko iparreko isurialdean jaiotzen da, hainbat ubide eta erreken bat-egitetik. Legazpi, Zumarraga, Urretxu eta Arratia zeharkatzen ditu, Azpeititik aurrera lasai doa eta bere emaria Urrestilla eta Errezil jasotzean handitzen da. Zestoatik igarotzean meandro handietan zabaltzen da eta Zumaiako itsasadarrean itsasoratzen da.
Urumea. Bere emaria txikia da, 299 km²-koa eta luzera, 40 km-koa. Bere adarrak, nahiz eta garrantzi gutxikoak, oso erregulagarriak dira eta Aribeko urtegia eraikitzea ahalbidetu dute. Urumea Nafarroan jaiotzen da, Ezkurra mendatean, eta haran estu eta sakon batetik jaisten da Goizuetaraino. Añarbe jasotzean azkar jaisten da malda batetik behera Artikutzatik aurrera. Fagoaga eta Pikoaga nukleoak zeharkatzen ditu Hernanira iritsi eta azkenik Donostian itsasoratzeko.
Bidasoa. Bere arroa 705 km² -koa da eta bere ibilbidea, 66 km-koa. Baztanen jaiotzen da -Nafarroan eta Elizondo, Santesteban, Sunbila eta Bera zeharkatzen ditu Gipuzkoan sartuz Endarlatzatik; azkar eta estu doa Behobiaraino eta Txingudiko badia zabalean itsasoratzen da.
Oiartzun. Nahiz eta bere arroa txikia den, 74 km², ezin dugu Oiartzun ibaia isilarazi. Oso laburra da eta ibilbide txikia du, 16 km soilik. Aiako Harritik datozen ubide batzuen bat-egitetik jaiotzen da. Jarraian Oiartzungo haranean zehar doa poliki-poliki, lurraren aldapa txikiarengatik. Bere garrantzia Pasaiako portuan itsasoratzean datza, portu hori Kantauri isurialdeko garrantzitsuenetako bat baita, eta zulo bat irekitzen du, Jaizkibel eta Ulia mendiak bereizten dituena.
Gipuzkoako ibaien mapa
GIPUZKOAKO IBAIAK
ORRI-OINA: