ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Arteari buruzko beste atal batzuk
Forma eta material berriak obra arkitektoniko berezienen eta ausartenen ikur dira, gaur egungo euskal artea bere ingurunean integratzen den bitartean, hiritarren eguneroko bizimoduaren osagai bilakatuta.
Donostiak ere apustu egin du berrikuntzaren alde eta jarrera horren ondorio dugu Kursaal kongresu-jauregia eta auditorioa, azkenaldi honetan Europan sortutako arkitekturaren obra abangoardistenetako bat izanik. Rafael Moneok beira zeharrargizko kubo batzuen bidez gauzatu du kulturaren eta zerbitzuen gune hau, eta kubo horiek itsasoaren parean hondoratutako bi arrokaren sinbolo dira. Hala, Moneok hiriak itsasoaren aurrean duen ikuspegia aldatu du, hondartza eta itsas pasealeku berriaren ondoan eraikin ikusgarri hau gehituz.
Berrikuntzaren kultura ere ikusgai dago euskal teknologia-parkeetan, esaterako, Gipuzkoan Miramon-goa azpimarra daiteke. Eraikin modernoak barne hartzen dituzten enpresa abangoardistekin lotuta daude eta horiekin bat egiten dute.
ORRI-OINA: