ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Ekonomia-jardueraren beste atal batzuk
Lurzoru eskasia eta bere kostua dira Gipuzkoaren garapen ekonomikoaren oztopo nagusiak. Ondasun urri hau Administrazio Publikoen kezkarik handienetako bat bihurtu da. Eskura dagoen lurzoruaren okupazio handiak, horregatik da bere salneurri garbia hain altua, bere hiritartze-kudeaketa konplexuak eta garapen kostu handiek, hiritartze garestien ondorio lurzoruen morfologia eta beren kokalekua (ubideak desbideratu beharra, inausketak, eta abar) medio- Gipuzkoako Lurralde Historikoaren enpresa-inbertsioa izugarri oztopatu dute. Hori bereziki larria gertatzen da maila teknologiko jakin bat duten enpresak ezartzeari buruz ari garenean. Enpresariak dena prest egon dadin nahi izaten du, ahaleginak bere ekoizpen edo zerbitzuen eskaintza-eginkizunetan erabat jartzeko, eta "hiritartzearen arazoa" administrazio eskudunak konpondu behar duela uste du.
Egoera hori geroz eta larriagoa da nazioarteko merkatuan Txina agertu baita eta 25 herrialdeko Europaren ondorioz gertatu den eraldaketaren ondorioz, eslabiar herrialdeen lehia handia eragin baitu enpresa berriak ezartzeari dagokionez.
Gipuzkoak 1982tik Azpiegitura Industrialaren Programa bat du, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua, SPRILUR-ekin (Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa) eta udalekin batera, Gipuzkoari Lurralde Historikoan enpresak finkatzen laguntzeko industria-politikaren tresna gisa. Azpiegituretako jarduerak hiru formulen pean garatu dira; lehendabizikoa, Industrialdearena; beste bat, lurzoruaren garapenerako sozietateak izenean bildutakoa, lurzoru hiritartua sortzea dakarrena, kasu batzuetan erabiltzen ez dien eremu industrial bat birsortuz edo inork erabiltzen ez dituen aktibo industrialak birgaituz, 1992an hasitako jarduera-bide bat dena; eta azkenik, Parke Teknologikoen inguruan burututako jarduera, zehazki "Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A.", bertan goi teknologiako enpresak, I+G zentro eta laborategiak, eta zerbitzu aurreratuetako enpresa eta institutuak hartu nahi dira, balio erantsiaren sorrera gehitzeko baliabideen kontzentrazioa errazteko.
"Industrialdea Programa" delakoak, non "SPRILUR", S.A. Industri Sustapen, Lurzoru eta Eraikuntzarako Sozietateak, programaren kudeatzailea denak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalek parte hartzen baitute, inbertsio industriala bultzatzeko xedea du. Horretarako, modulu moldeko industriguneak sustatu, eraiki eta kudeatzen ditu, ondoren enpresa proiektu sortu berriak edo hedatzen ari direnak dituzten eragileei lagatzeko, finantza eredu malguak ezarriz, merkatuaren prezioarekiko lehiakorra den salneurrian. Eredu horren arabera, 2006. urtean 37 Industrialdea eratu dira.
Udalerria | Industrialdea |
---|---|
Aretxabaleta | Basabe, Deba Goieneko Industrialdea, S.A. |
Aretxabaleta | Bainuetxe, Deba Goieneko Industrialdea, S.A. |
Arrasate | Markulete, Deba Goieneko Industrialdea, S.A. |
Azkoitia | Ugarte, Urola Erdiko Industrialdea, S.A. |
Azkoitia | Juintxiki, Urola Erdiko Industrialdea, S.A. |
Azpeitia | Promoción Anardi, Urola Erdiko Industrialdea, S.A. |
Azpeitia | Anardi, Urola Erdiko Industrialdea, S.A. |
Bergara | Labegaraieta-Industrialdea, Deba Goieneko Industrialdea, S.A. |
Donostia | Zuatzu Enpresa Parkea, Zuatzu Enpresa Parkea, S.A. |
Eibar | Azitain, Deba Beheko Industrialdea, S.A. |
Elgoibar | Ibaitarte, Deba Beheko Industrialdea, S.A. |
Elgoibar | Albitxuri, Deba Beheko Industrialdea, S.A. |
Errenteria | Txirrita Maleo, Oarsoaldeko Industrialdea, S.A. |
Errenteria | Masti Loidi, Oarsoaldeko Industrialdea, S.A. |
Hernani | Ibarluze, Hernaniko Industrialdea, S.A. |
Hernani | Ibaiondo, Hernaniko Industrialdea, S.A. |
Irun | Gabiria-Bentak, Irungo Industrialdea, S.A. |
Irun | Ohianzabaleta, Irungo Industrialdea, S.A. |
Irun | Arretxe-Ugalde, Irungo Industrialdea, S.A. |
Lazkao | Zubierreka, Goierri Beheko Industrialdea, S.A. |
Legazpi | Urola Industrialdea-1. fasea, Urola Garaiko Industrialdea, S.A. |
Legazpi | 58. Eremua-Lursailak, Urola Garaiko Industrialdea, S.A |
Legazpi | Urola Industrialdea-2. fasea, Urola Garaiko Industrialdea, S.A. |
Lezo | Sagasti, Oarsoaldeko Industrialdea, S.A. |
Mendaro | Mendarozabal, Deba Beheko Industrialdea, S.A. |
Mutriku | Mijoa, Deba Beheko Industrialdea, S.A. |
Oiartzun | Ugaldetxo, Oarsoaldeko Industrialdea, S.A. |
Oiartzun | Lanbarren, Lanbarren Parke Logistikoa, S.A. |
Oñati | Berezano, Deba Goieneko Industrialdea, S.A. |
Oñati | Zubillaga, Deba Goieneko Industrialdea, S.A. |
Oñati | Oxinurdin, Deba Goieneko Industrialdea, S.A. |
Ordizia | Mallutz, Goierri Beheko Industrialdea, S.A. |
Tolosa | Apattaerreka, Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, S.A. |
Zarautz | Iñurritza, Zarauzko Industrialdea, S.A. |
Zarautz | Abendaño, Zarauzko Industrialdea, S.A. |
Zegama | Intxausti, Goierri Beheko Industrialdea, S.A. |
Zumarraga | Argixao, Urola Garaiko Industrialdea, S.A. |
ORRI-OINA: