ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Espazio-banaketa

Demografía. Biztanleria

Demografiari buruzko beste atal batzuk.

Populazioaren bilakaera dentsitate-zifren gehikuntza handian ere islatzen da: mendean zehar Gipuzkoa 98,8 biz./km² -tik 342,3-era igaro da.

 

Egungo dentsitateak nahiko balio altuak dira; EAE osoarentzat dentsitatea 290 biz/km² -koa da, baina Estatu espainiarrarenarekin alderatuz, 80 biz/ km², aldea handitu egin da mendean zehar, izan ere, 1900. urtean Espainian azalera-unitate bakoitzeko 36,8 biztanle zeuden eta %216-ko gehikuntza izan du. Bitartean, Gipuzkoaren gehikuntza %349-koa izan da.

 

Espazioari dagokionez eta dentsitate handiarekin batera, erregulartasuna eta oreka dira Gipuzkoako mapa demografikoaren ezaugarri bereizgarrienetako batzuk, ezohikoak direlako. Gertatu berri den garapen ekonomikoaren prozesuak beste lurralde batzuetan gizaki-kopuruak eta egiturak eta ekoizpen-bideak kontzentratzea ekarri du, oso leku jakinetan gainontzeko lurraldearen bizkar, lurralde-desoreka handiak eraginez.

 

 

BIZTANLERIA
ESKUALDEA BIZTANLE KOP. KM2 BIZTANLE/KM2
BIDASOA 75.448 - 10,96% 71,6 - 3,7% 1.053,74
DONOSTIALDEA 318.685 - 46,27% 305,2 - 16% 1.044,18
UROLA COSTA 68.736 - 9,98% 325,8 - 17% 210,98
DEBA BEHEA 54.175 - 7,87% 182,4 - 9,5% 297,01
DEBA GARAIA 61.733 - 8,96% 345 - 18% 178,94
GOIERRI 64.460 - 9,36% 352,1 - 18,5% 183,07
TOLOSA 45.471 - 6,6% 332,1 - 17% 136,92
GUZTIRA 688.708 1.914,2 359,79

 

Gipuzkoako populazioaren dentsitatea eta banaketa, 2005eko datuak. Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Gipuzkoari dagokion dentsitatearen batezbesteko zifra ez da gutxien populatutako eskualdeari dagokionaren oso ezberdina (Tolosaldea 136,92 biz/km²), ez behintzat beste euskal lurraldeek eskaintzen dituzten mailetan.

 

Datu absolutu nahiz erlatiboei dagokienez, espero zen bezala, Donostiarena da nabarmengarria. Eskualde horretakoak dira Gipuzkoan 30.000 biztanle baino gehiago dituzten lau udalerrietako bi. Baina hiriburutza duen eskualdearen kontzentrazio demografikoa alde batera utzita, aldea ez da horrenbestekoa eta ez da gainerako euskal lurraldeen dimentsiora iristen. Horrela, Gipuzkoako lehen eskualde demografikoa autonomi erkidegoko populazio osoaren %15 da.

 

Gainontzeko eskualdeek populazioaren banaketa orekatua erakusten dute; Tolosaldea, maila demografikoan txikiena -bai balio absolutu nahiz erlatiboetan-, multzoaren %6,6 da eta dentsitate handiena duena, Bidasoa, %10,96.

 

Gipuzkoako populazioaren espazio-banaketan, eta Donostiako eskualdearekin gertatzen denaz gain, agerikoa da nolabaiteko kontrajarrera itsasertzeko eta barneko lurren artean. Gipuzkoako lau biztanletik hiru kostako eskualdeetan bizi dira, horiek probintziaren azaleraren erdia baino zerbait gutxiago (%48,2) hartu arren.

 

Itsasertzaren eta barnealdearen aurkakotasun horrek kontzentrazio eta altitudearen arteko alderantzizko erlazioa ere adierazten du; baina lurraldearen altitude moderatuen aurrean binomioaren bi faktore hauen arteko erlazioa ez da hain zuzena: Gipuzkoan, altitudeak irismen-zailtasunak dakartza, edo beste era batera esanda, artikulazio baxua komunikazio-ardatz edo -bideei dagokienez eta, ondorioz, aukera falta Gipuzkoaren duela gutxiko iraganaren ezaugarri izan den garapen ekonomikoaren espazio-ereduaren eskakizunen aurrean.

 

Espazioaren birmoldaketa-prozesuan industrializazioaren garaia funtsezkoa izan da: mendea hastean Donostialdeko eskualdeak ez zuen horrenbeste indarrik, izan ere, soilik Gipuzkoako biztanleriaren herena bizi baitzen bertan (%32,5) eta, hain zuzen, hiriburua osoaren %21 zen; gaur egun, berriz, %26,5; bere atzetik garrantzitsuena Urola Kosta zen, %13,7rekin. Bestalde, Bidasoa Behera soilik %7,2 zen. Horrekin ondoriozta dezakegu eskualde hau izan dela, Donostiarenarekin batera, proportzioz gehien handitu dena.

 

Debea Behereak galera erlatibo moderatua bizi izan du - %9,9tik %8,3ra igaro da; izatez, demografikoki eragin handiena jasan dutenak barneko eskualdeak izan dira -Deba Garaia, Goierri eta Tolosako eskualdea-; 1900. urtean %36,3 izatetik %25,3ra jaitsi baitira. Zentzu horretan, kaltetuena izan dena -beti maila erlatiboan, izan ere, guztien kopuruak gora egin baitu- Tolosaldea izan da, %11,8tik %6,6ra jaitsi baita; Goierri eta Deba Garaiak bilakaera paraleloa izan dute: lehenengoa %12,4 tik 9,36ra pasatu da eta Deba Garaia %12,1etik 8,96ra. Azkenik, Urola Kosta, 1900. urtean %13,7 izatetik 9,98ra erori da. Nolabait populazio-dinamika itsasertzerantz eta zehazki kostaren ekialderantz doanaren arau orokorraren salbuespena dela esan daiteke.

 

Mugaren eta hiriburuaren artean osatutako hirukia izan da bilakaera demografikoaren ondorioz etekin gehien atera duena, hiriaren hazkuntza industrialaren elementu polaritzaile askorengatik: hiritartze maila altua, lurraldeko hiriburu administratiboa, Europa kontinentalera irekitako muga-espazioa, bere "itsasbaztertasuna" indartzen duen portu-hornidura, eta horri guztiari ingurumen-kalitatearen maila ona eta garrantzi turistikoen faktoreetan hornidura ona gehitu behar zaio.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.