ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Uholde-euriak

Euskal Herriko kantauri isurialde osoan sarritan ematen da garrantzi ekonomiko handia duen uholde-eurien fenomenoa, uholde garesti eta larriak eragiten dituena. Gipuzkoan, uholde-eurien aldien ondoren, uholdeek etxebizitzak, soroak eta bideak galtzea eragin dute.

 

Azkenaldiko uholde garrantzitsuena 1983ko abuztuaren azken egunetan gertatu zen, bereziki 26 eta 27an, eta bereziki Bizkaian izan zuen eragina eta neurri txikiagoan Gipuzkoan.

 

Ondorio larrian izan zituen uholde-eurien beste gertaera bat handik urte gutxira eman zen, udan hori ere, eta Gipuzkoako lurraldearen heren batean izan zuen eragina. Altuerako tanta hotz batek, 1988ko uztailaren 19an, azaleko aire-geruzaren hezetasun eta beroarekin kontrastean, bereziki Deba eta Urolako arroetan eragina izan zuten euri-erauntsiak piztu zituen.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.