ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Geografiaren beste atal batzuk
Euskalmet-ek Euskadiko klimatologia aztertzean adierazten duen bezala, euskal autonomi erkidego osoan ematen den plubiositate handiaren eta prezipitazioen intentsitate biziaren arrazoia funtsean orografian datza. Mendikateen mendebalde-ekialde orientazioa eta euskal mendiak Kantauri mendikatearen mendiak mendebaldera eta Pirinioetakoak ekialdera baino baxuagoak izatea, mendebaldeko Mediterraneoko eskualde ziklo genetikoak sortutako aire-xurgatzearen efektuarekin batera, dira sarritan mendebaldeko fluxu orokorra mediterraneorantz okertzearen arrazoia, EAE osoan zehar.
Klima honen plubiositate kopurua ez du soilik prezipitazioen kopuruak zehazten, baita horren iraupenak ere. Nahiz eta euririk ez dagoen denboraldiak izan, baita lehorteak eta uholde-euriak bezalako fenomeno arraroak ere, ohikoena den prezipitazio mota zirimiria da. Gipuzkoan garrantzi handiago du euria ari duen denborak eroritako euri kopuruak baino.
Gipuzkoan, prezipitazioak guztira 1.051 mm. eta 1.734 mm. bitartekoak dira urteko, 190 mm. gutxi gorabehera euria eta elurra direlarik. Donostian prezipitazioen urteko batezbestekoa 1.474 mm.-koa da; kopuru garrantzitsua da tenperaturak moderatuak direla kontuan hartzen bada. Euri-kopurua urtean zehar modu erregularrean banatzen da, baina hilabete batzuetan une jakin batzuetan 50-60 mm. baino maila txikiagoak jasotzen dira, hilabeteko batezbestekoak 90-120 mm. bitarteko balioak mantentzen ditu euri gutxien egiten duen hilabeteetan eta 140-175 mm. bitartean hilabete euritsuenetan.
PREZIPITAZIOA GUZTIRA, mm | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 1997-2004 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Urtarrila | 141,0 | 64,6 | 127,9 | 19.4 | 146,8 | 31,0 | 174,0 | 214,0 | 114,8 |
Otsaila | 18,4 | 46,9 | 135,1 | 111,3 | 77,8 | 145,9 | 111,0 | 95,7 | 92,8 |
Martxoa | 32,9 | 57,8 | 167,5 | 131,3 | 126,9 | 44,0 | 88,2 | 115,1 | 95,5 |
Apirila | 70,1 | 229,4 | 109,7 | 197,9 | 108,4 | 109,1 | 49,4 | 95,0 | 121,1 |
Maiatza | 263,3 | 93,2 | 140,8 | 92,3 | 63,5 | 243,1 | 123,2 | 95,5 | 139,4 |
Ekaina | 256,9 | 85,0 | 54,2 | 67,9 | 66,2 | 119,1 | 57,3 | 52,9 | 94,9 |
Uztaila | 187,7 | 89,2 | 53,2 | 171,5 | 138,6 | 83,3 | 38,6 | 48,5 | 101,3 |
Abuztua | 134,8 | 74,0 | 66,2 | 116,5 | 67,5 | 280,4 | 62,6 | 134,5 | 117,1 |
Iraila | 108,6 | 128,6 | 139,3 | 82,1 | 69,9 | 36,9 | 139,3 | 104,6 | 101,2 |
Urria | 67,4 | 386,9 | 49,9 | 290,1 | 56,3 | 176,4 | 214,3 | 176,6 | 177,2 |
Azaroa | 276,4 | 191,4 | 185,6 | 216,2 | 94,0 | 154,8 | 134,0 | 149,8 | 175,3 |
Abendua | 176,0 | 90,3 | 198,9 | 86,0 | 35,5 | 252,9 | 157,0 | 149,0 | 143,3 |
Urtekoa guztira | 1.734,0 | 1.537,3 | 1.428,3 | 1.582,5 | 1.051,4 | 1.676,9 | 1.348,9 | 1.431,9 | 1.473,9 |
Grafikoa: hileko batez besteko euria
Gipuzkoarako urteko batezbesteko lurrinketa-transpirazio potentziala 709 mm.-koa da, landarediaren beharren gaineko gehiegizko ura 810 mm.-koa den bitartean, izan ere, urteko prezipitazioa guztira lurrinketa-transpirazioaz galtzen denaren bikoitza da. Horrek nolabait azaltzen du ibai-emarien garrantzia, izan ere, lurzorua gehiegizko uraren zati bat soilik hartzeko gai da, eta gainontzekoa isurketaren bidez galtzen da.
Urteko isohieten mapa (Gipuzkoa)
ORRI-OINA: