ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Geografiaren beste atal batzuk
Enbatak bereziki Kantauri hego-ekialdeko kostan eragiten duten haize tipikoak dira. Funtsean bat-batean sartzen den itsas airea da, 8 eta 9 indarreko bolada eta 60 eta 85 km/orduko abiadura hartzen duena. Bat-batean eta zakarki agertzen da. Denbora gutxian itsasoa gaiztotu egiten da eta kaietan itsasontziek amarrak puska ditzakete. Berehala ezinezkoa da 1.000 metrotik haratago ikustea, eta estratu baxuak sartzen dira lehorrera.
Enbatak martxotik urrira bitartean gerta daitezke, baina sarriago gertatzen dira udako hilabeteetan, batez beste hilean bi. Orduari dagokionez, arratsaldean gertatu ohi dira, baina gaueko galernak ere izan daitezke.
ORRI-OINA: