ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Bigarren sektorea

Sektore ekonomikoak

Jarduera ekonomikoa

Ekonomia-jardueraren beste atal batzuk

Sektore industrialak hiru jarduera-multzo ezberdin ditu: energiaren sektorea, erauzketa-indutriak eta manufaktura-industriak. Gipuzkoan, lehenengo biak ez dute indar handirik; sektore industrialaren giltza manufaktura-industriak dira.

 

Sektore industrialean enpleguaren bilakaera ondokoa izan da: 1985ean 88.303 pertsonak zuten lana eta 2004an, 86.694 pertsonak, 1995ean gertatutako beherakada nabarmenaren ondoren, 64.817 pertsona.

 

Biztanleria aktiboa, 2004. urterako 334.200 pertsonakoa zen eta lanean ari zen biztanleriaren kopurua 309.400 pertsanakoa; langabeen kopurua, berriz, 24.800 pertsonakoa zen. Horrenbestez, sektore industrialean lana zuten 86.694 pertsonak Gipuzkoako langile guztien %28 ziren.

 

Gipuzkoan garrantzi handikoak dira enpresa txikia eta ertaina. Gipuzkoan 1985, 1995 eta 2004. urteetarako langile kopuruaren arabera establezimenduen datuak aztertu ondoren, enpresa txikia da 100 langile baino gutxiago dituena, ertaina, 100 eta 499 langile bitartean dituena eta handia, 500 langile edo gehiago dituena; mikroenpresak 10 langile baino gutxiago dituztenak dira eta nimiñoak 20 langile baino gutxiago dituztenak.

 

ESTABLEZIMENDUAK
1985 Langile kopurua %
1-9 1.325 54,5
10-19 445 18,3
20-49 338 13,9
50-99 140 5,8
100-499 155 6,4
>499 27 1,1
GUZTIRA 2.430 100

 

ESTABLEZIMENDUAK
1995 Langile kopurua %
1-9 2.976 72,8
10-19 547 13,4
20-49 303 7,4
50-99 148 3,6
100-499 104 2,5
>499 10 0,2
GUZTIRA 4.088 100

 

ESTABLEZIMENDUAK
2004 Langile kopurua %
1-9 4.539 75,8
10-19 710 11,9
20-49 417 7,0
50-99 185 3,1
100-499 124 2,1
>499 11 0,2
GUZTIRA 5.986 100,0

 

Lehendabizi, antzeman daiteke 100 langile baino gutxiago dituen enpresa txikitzat jotako establezimenduen kopurua, 1985ean %92,5 izatetik 1995ean %97,2 eta 2004an %97,8 izatera pasatzen dela. Aurrekoa osatzeko bi datu nabarmen daitezke: lehendabizi, 20 langile baino gutxiago dituzten establezimenduak 1985ean %72,8 direla eta 1995. urtean %86,2raino hazi zirela eta maila hori mantendu egin zela 2004an, %87,7. Bigarren, 1985an 500 langile baino gehiago zituzten establezimenduak 27 zirela, 1995ean, 10 eta azkenik, 2004an, 11. Hortik ondoriozta daiteke Gipuzkoako manufaktura-industria gehienbat neurri txikiko establezimenduek osatzen dutela, bereziki 20 langile baino gutxiago dituztenek.

 

Baina enplegua establezimenduaren neurriaren arabera kontuan hartzean neurri nimiño eta txikiko unitateei dagokien indarra nabarmen murrizten da, nahiz eta oso garrantzitsuan izaten jarraitzen duten Gipuzkoako ehun industrialean, %50etik gorako manufaktura-enpleguarekin; bestalde, establezimendu ertainak eta handiak manufaktura-enpleguaren %33 eta %15 osatzen dute.

 

Azpisektoreen arabera industria osoaren enplegu-banaketa aztertzen badugu, ikus daiteke gai metalikoen fabrikazioan oinarritzen diren lanen kopurua %23,6 dela eta makinagintzari dagokion ehunekoa berriz %21,57. Bi sektoreek Gipuzkoan sektore industrialan lanean ari diren langileen ia erdia hartzen dute.

 

ENPLEGUAREN BANAKETA SEKTOREKA
Maila Enplegua guztira
Mineral metalikoak eta ez metalikoak 256
Elikadura, edariak eta tabakoa 4.240
Ehunaren, jantzien, larruaren eta oinetakoen industria 1.174
Zuraren industria 1.752
Papera, argitalpena eta grafikoak 5.209
Industria kimikoa 1.478
Kautxua eta plastikoa 4.619
Industria ez metalikoa 2.069
Metalurgia 7.652
Metalezko gaiak 20.454
Makinak 18.697
Gai elektriko, elektroniko eta doitasunezkoak 7.925
Garraio-materiala 5.937
Altzarigintza 3.955
Beste manufaktura-industriak 385
Energia elektrikoa, gasa eta ura 892
INDUSTRIA GUZTIRA 86.694
ERAIKUNTZA 24.200
GUZTIRA 110.894

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.