ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Ekonomia-jardueraren beste atal batzuk
Gipuzkoakoa bezalako ekonomia garatu batentzat, zerbitzuen sektorearen tamaina eskasa da. Zerbitzu honetan aktiboen %36,6 ari da lanean eta Barne-produktu gordinaren %42 da; zifra horiek bat datoz Autonomi Erkidegoarenekin -%38 eta %41,4, hurrenez hurren-. Hala ere, nagusitasuna du hirugarren sektoreko enplegua izategatik duen balio erantsiari dagokionez; izan ere, Erkidegoaren batezbestekoa baino handiagoa da, gainerako sektoreetan azkenenko postuan kokatzen baita.
Askotariko zerbitzuan izeneko azpisektorea gailentzen da (zerbitzu pertsonalak eta aktiboen %24,5 biltzen dituena -guztira aktiboen %9 dira- eta jarraian merkataritza dago, enpleguaren %24,2 eta produktuaren %19,7rekin. Enpleguari dagokionez, garrantziaren arabera ondoren irakaskuntzaren eta osasun zerbitzuen azpisektoreak daude (%13,9), gero garraioa (%13), ostalaritza (%10,7), administrazio publikoa eta defentsa (%7,5) eta amaitzeko aurrezkia (%5,9).
Hirugarren sektoreko enpleguak nagusiki hirikoak dira eta Gipuzkoan dagoen hiri kopuru handia kontuan izanda, oso sakabanatua daude eta sakabanaketa hori merkataritza-gune horren kokapena jarraituz azter daiteke.
Probintzia osoa Donostiako merkataritza-esparruan sartzen da, merkataritza-enpleguen %27 hartzen duena eta merkataritza-intentsitate eta espezializazio maila altuena daukana. Hiriburuaren ondoren establezimendu kopuruaren eta horien barietateen arabera Irun, Errenteria eta Eibar nabarmendu behar dira. Baina, nolabaiteko espezializazio maila eta udalerriaren esparrutik haratagoko bezeroak dituzten beste 32 udalerri ere kontuan har daitezke, bai establezimendu-barietatearengatik baita azoka eta merkatu-egoitzetan biltzen direlako.
Donostiaren gidari-eginkizuna Bilborekin lehian sartzen da zerbitzu jakin batzuei dagokienean, esaterako, saltokiak, irakaskuntza, osasuna, bai hornidura hobeagatik baita gertutasunarengatik; Bilboren eragina bereziki nabarmentzen da Lurraldearen mendebaldeko sektorean.
Gipuzkoako merkataritza-sektorearen salmentek 2004. urtean aurreko urtearekin alderatuz %8,0ko hazkunde nominala izan zuen; merkataritza handizkaria %10,4 hazi zen eta txikizkaria, %3,8.
Turismoa
Gipuzkoaren tradizio turistikoa pasa den mendearen azken hamarkadetatik dator. Mende honetako hogeigarren hamarkadan, Donostia Estatuko hiriburu turistikoa izatera iritsi zen eta Europako gunerik ospetsuenetako bat. Zarautz, Hondarribia, Deba eta Zumaiako hondartza txikietara leku askotako jendea joaten da eta ingurunearen estetika eta harreman sozialak eguraldi ona baino gehiago axola zaiona.
Udako denboraldian zehar oso interesgarriak diren kultur-jarduerak antolatzen dira: Zinemaldia, Jazzaldia, zaldi-lasterketak Lasarteko hipodromoan, estropadak eta leku jakinetan antolatzen diren ospakizunak, euskal folklorearen erakusgai garrantzitsuak direnak.
Hotel-establezimenduen hornidurari dagokionez bere harrera-gaitasuna ez dator bat dituen maila eta tradizioarekin, baina onartu beharra dago, denboraldi turistikoa motza denez, establezimendu horiek ez direla erabat betetzen urtearen gehiengoan.
Donostian maila goreneko establezimendu bat dago eta 14 lau izar dituztenak, horietatik 10 hiriburuan. Guztira, hotelek 8.318ko edukiera dute 211 establezimenduetan eta horietatik 3.859 Donostiari dagozkio. Era berean, hotelak ez diren establezimenduen edukiera ere handia da, 7.018koa, nekazalturismoetan, apartamentuetan, kanpinetan eta etxe partikularretan. Bereziki nabarmengarria da Donostiatik kanpo dagoen nezkalturismo eta kanpin eskaintza zabala, Gipuzkoako natura, paisaia, gastronomia eta kultura eskaintza zabala baloratuz, hiriburuaren ohikoak baino haratago.
Donostia | Probintzia | Guztira | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Mota | Kategoria | Establ. Kop. | Edukiera | Establ. Kop. | Edukiera | Establ. Kop. | Edukiera |
HOTELAK | |||||||
5 izar | 1 | 260 | - | - | 1 | 260 | |
4 izar | 10 | 2.064 | 4 | 159 | 14 | 2.223 | |
3 izar | 4 | 344 | 15 | 1.732 | 19 | 2.076 | |
2 izar | 7 | 370 | 15 | 562 | 22 | 932 | |
1 izar | 4 | 146 | 23 | 991 | 27 | 1.137 | |
OSTATUAK | |||||||
3 izar | - | - | - | - | 0 | 0 | |
2 izar | - | - | 24 | 465 | 24 | 465 | |
1 izar | - | - | 34 | 550 | 34 | 550 | |
PENTSIOAK | |||||||
2 izar | 27 | 423 | - | - | 27 | 423 | |
1 izar | 43 | 252 | - | - | 43 | 252 | |
Izarrik gabe | - | - | - | - | 0 | 0 | |
GUZTIRA | 96 | 3.859 | 115 | 4.459 | 211 | 8.318 |
Donostia | Probintzia | Guztira | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Mota | Kategoria | Establ. Kop. | Edukiera | Establ. Kop. | Edukiera | Establ. Kop. | Edukiera |
NEKAZALTURISMOA | - | - | 4 | 112 | 4 | 112 | |
APARTAMENTUAK | - | - | 4 | 112 | 4 | 112 | |
KANPINAK | |||||||
1.ak | 1 | 748 | 1 | 712 | 2 | 1.460 | |
2.ak | - | - | 5 | 2.175 | 5 | 2.175 | |
3.ak | - | - | 6 | 1.566 | 6 | 1.566 | |
ETXE PARTIKULARRAK | 10 | 49 | 50 | 493 | 60 | 542 | |
GUZTIRA | 17 | 865 | 164 | 6.153 | 181 | 7.018 |
Gipuzkoan, 2005. urtean 727.659 bidaiari sartu dira, hau da, aurreko urtean baino 5.855 gehiago soilik.
Bidaiarien sarrerak %9 handitu dira Bizkaian, %1 Gipuzkoan eta %0,1 Araban. Gipuzkoan 2005ean egindako gaualdiak 1.439.360 izan dira, hau da, aurreko urtean baino 35.251 gaualdi gehiago.
Bidaiarien etorrera | Igarotako gauak | |
---|---|---|
2001 | 1.386.928 | 2.636.110 |
2002 | 1.512.081 | 2.847.751 |
2003 | 1.585.221 | 2.963.193 |
2004 | 1.750.434 | 3.289.658 |
2005 | 1.825.043 | 3.459.802 |
Bidaiarien etorrera | Igarotako gauak | |
---|---|---|
2001 | 264.765 | 481.070 |
2002 | 275.756 | 473.852 |
2003 | 277.127 | 484.942 |
2004 | 288.945 | 493.110 |
2005 | 289.354 | 521.239 |
Bidaiarien etorrera | Igarotako gauak | |
---|---|---|
2001 | 530.323 | 1.013.745 |
2002 | 585.020 | 1.134.332 |
2003 | 623.887 | 1.174.865 |
2004 | 739.685 | 1.392.439 |
2005 | 808.030 | 1.499.203 |
Bidaiarien etorrera | Igarotako gauak | |
---|---|---|
2001 | 591.840 | 1.141.295 |
2002 | 651.305 | 1.239.567 |
2003 | 684.207 | 1.303.386 |
2004 | 721.804 | 1.404.109 |
2005 | 727.659 | 1.439.360 |
Batezbesteko egonaldiaren iraupena aurreko urteko 1,88 egunetik 2005ean 1,90era igo da. Edukieraren araberako okupazio-maila ehuneko puntu bat hobetu da Euskal A. E.-an, 2004ko %46,86tik 2005ean, %47,63ra igoz. Hobekuntza izan da hiru lurraldeetan baina intentsitate ezberdinarekin.
Grafikoa: turisten batez besteko egonaldia EAEn eta probintzietan 2005ean
ORRI-OINA: